AA sortzailearekin euskaraz lan egitea: tresna eta teknika eraginkorrak
Adimen artifizial sortzaileak aurrerapen geldiezina egin duen arren, egungo eredu gehienek muga handiak dituzte oraindik ere euskarazko kalitatezko edukia ulertzeko eta sortzeko. Egoera hori erronka bat da beren prozesu digitaletan euskara erabili, hizkuntza-zereginak automatizatu edo produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu nahi dituzten erakunde, profesional eta lantaldeentzat.
Ikastaro honek prestakuntza praktikoa eskaintzen du, euskarari aplikatutako AA sortzaileko tresnekin lan egiten ikasteko. Helburua da parte-hartzaileak, ematen zaizkien ezagutzen eta trebetasunen bidez, gai izan daitezela edukiak sortzeko, AAko ereduekin interakzioan aritzeko eta teknologia horiek testuinguru errealetan eraginkortasunez aplikatzeko, eta, beraz, gaur egun hizkuntza gutxituei eragiten dieten oztopoak gainditzeko.

