
Sarrera Adimen Artifizial Generatiboan
Adimen Artifizial Generatiboa (AAG) gure eguneroko bizitzan eta lan-jardueretan gero eta presenteago dagoen teknologia da. Hiru orduko ikastaro labur honetan, ezagutza teknikorik gabe, oinarri bat eskuratuko duzu AAG zer den ulertzeko, haren funtzionamendua azaltzeko eta nola erabil dezakezun zure eguneroko lanean, zure negozioaren produktibitatea handitzeko eta erabaki hobeak hartzeko. Gainera, arreta berezia jarriko dugu arriskuei eta mugak markatzen dituzten gai garrantzitsuenei buruz:pribatutasuna, segurtasuna eta araudi juridikoak.
Nori zuzendua: Adimen Artifizial Generatiboaren inguruan ezagutzarik ez duten pertsona guztiei eta teknologia honen lehen hurbilketa praktikoa egin nahi dutenei.
