
Jardunaldia Bideojokoen industriaren egoera Euskal Herrian – Euskeraz (Online)
Bideojokoen industria nabarmen hazi da azken urteotan. Euskal Herrian, baina, zer da aurki genezakeena? Zeintzuk dira gurean sortutako eta argitaratutako bideojokoak?
Gaur egun, hiru gaztetik bik jokatzen dute bideojokoetan, egunero, Euskal Herrian. Kontsumo joeretatik hasiko gara industria honek eskaintzeko daukana ikertzeko. Enpresak zein estudioak eta bertan aurkitzen diren garatzaileak ezagutzeaz gain, bideojokogintzaren munduan barneratzeko ikasketak non burutu daitezkeen zein euskarak bideojokoen munduan daukan lekua aztertuko ditugu.
Horrez gain, Game Erauntsia euskal bideojokozaleen elkarteak egiten duen lana agerian jarriko dugu.
PLAZA: https://enpresadigitala.spri.eus/eu/bideojokoen-industriaren-egoera-euskal-herrian-online/
